XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.3. Udalaren atzealdeko sestrapean egiteko diren aparkalekuen titulartasun pribatua ala publikoa definituko da.

1.4. Idatzitako agirietan ubideen bazterretan erabilera zehaztu desberdinak ezartzerakoan kontutan izan diren irizpideak barru sartuko dira, era berean, delakoek berregokitu ahal izango direla.

1.5. Gune askeen eraikigarritasunak ezingo du 0,02 m2/m2 koefizientea baino handiago izan.

1.6. Birgaikuntza Arautegiko 4.3.7 atalean jasoten diren erkidego-ekipamenduei dagokienean izaera orokorra dutela ezarritako parametroak kenduko dira, gaur eguneko ekipamenduak oraingo egoeran sendotuta geratuko direla eta sortzeko edo handitzeko direnak banan-banan definituko.

1.7. Grafikoki aditzera emaniko C betearazpen unitatean egiteko aparkaleku-eraikinari dagozkion aurrikuspenak eta idatzizko dokumentazioan jasotako aurrikuspenak bateratuko dira.

1.8. B eta C betearazpen unitateetan espreski jasoko da lurpeko aparkaleku pribatuek okupatutako lurzoruak titularitate pribatua izango duela, aipaturiko lurzoruaren erabilera publikoa ezarri ahal izango dela.

1.9. G betearazpen unitatea udaletxearen atzealdean aparkalekua eraiki ahal izateari egokituko zaio, era berean titulartasun publikoko lurrek sortutako eraikigarritasuna udalarena izango dela seinalatuz.

1.10. Espreski jasoko da, betearazpen unitateetan izan ezik, eraikin bakoitzean egin ahal izango den etxebizitzen kopurua gaur egun dagoena izango dela, ezingo delarik, gehiketarik baimenduko balitz ere, udalarriarentzat ezarritako 230 etxebitzak baino gehiago izan, horrek, edozelan be, eraikinei ezarritako babesarekin koherentzia zaindu beharko duela.

1.11. Erabilera Zehaztuak 05 planoan zehaztuak izan ez diren aldeen titulartasuna definituko da.

Zaharren egoitzaren mugakide den lursailaren erabilera definituko da.

1.12. Erakinen beheko solairuak aparkalekutarako erabiltzea eraikin bakoitzean banan-banan aztertuko da, eraikinean babestu nahi diren alderdiak mantentzea ondo zainduta geratuz, horretarako beharrezkotzat jotzen diren baldintzak jarriko direla.

1.13. Etxebizitzen eta aparkaleku-etxebizitzen kopurua berdina izango da aldean aurrikusitako etxebizitza-kopuruaren ondorioetarako.

1.14. 2,3 planoetan jasoten diren eraikinen babes-mailei dagozkien xedapenak eta bertan burutzeko partehartzeak, Altxaketen plano bilduma, kudeaketari buruzko Arauetako 5.1 atal eta Sorospidezko Arauetako xedapenekin bateratzea ezarriko da.

1.15. Birgaikuntzari buruzko Arautegiko Betearazpen aginduak deritzan 2.2 atalean, ordenamendutik kanpoko izaera bakarrik dokumentazio grafikoan eraispena espreski bilduta duten eraikinek izango dutela jasoko da, gainerakoek utzitakoena izango dutela eta hauei bakarrik, ordezkatzerik denean, aplikatuko zaiela proposatutako arautegia.

1.16. Gehikuntza-bideak kenduko dira, eraikuntza unitateren batetan, 1.10. puntuan seinalatutako mugen barruan, espreski aurrikusita dagoenean izan ezik

1.17. Teilatupeko solairuaren altuera handitu ahal izatea banan-banan aztertuko da, bakarrik gaur egun etxebizitza-erabilera duten kasuetan, Birgaikuntzari buruzko Arauko 4.5.6 atalean ageri den ahalbide zabala kenduz.

1.18. Tipologia-ingurugiroaren babespeko den eraikin bakoitzean, eraikina ordezkatua idan dadin kasuan errespetatuko diren elementuak (bolumena, altuerak, hutsarteak, e.a.) ezarriko dira.

1.19. Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzko 189/90 Dekretuko 13. artikuluko h, p eta q ataletan datozen alderdiak barru sartuko dira.

1.20. Unitate eraikigarri bakoitzaren laburpen-fitxa osotuko da aipaturiko 189/90 Dekretuko 13 artikuluko i, j, l, m, n, o, p. r eta s ataletan definitutako zehaztapen grafiko eta idatzien bidez.